Pulpo Eskubaloia klubeko partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko urr. 29a, 21:09
Pulpo Eskubaloiko taldeek urriak 28 eta 29an lortutako emaitzak:

Astebukaera honetan alebinen lagunarteko partiduak aipatuko ditugu, 2017-18 denboraldian lehen partiduak ospatu dituzte eta. Gure gaztetxoak hasi dira partiduak jokatzen, ilusioz beteta.

Ligako hamabi partidutatik, zazpi irabazi, bi berdindu eta hiru galdu dituzte. Seniorrak etxetik kanpo merituzko garaipena lortu dute, kadete mutilak eta infantil neskak bezala.

Euskal ligako neskak Zarauzko bidaian ezin izan zioten emaitzari eutsi, porrot eta berdinketa bana lortuaz.

Etxean jolastu zutenen artean lau partidu irabazi, berdinketa eta porrot bana izan dituzte Pulpoko taldeek.

Aupa Pulpo!!