Pulpo Eskubaloiaren bazkidetza kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko abu. 15a, 09:32

Pulpo Eskubaloiak bazkide kanpaina ireki du 2017/18 denboraldirako.

Pulpo Eskubaloi Klubari denboraldi berriari hasiera ematea egokitzen zaio eta bazkideen urteroko kuotaren berriztatzea. Kuota 30€ko urteko kopurua mantentzea erabaki dugu eta horrez gain beste ordainketa era proposatu, hau da banku-helbideratzea.

Horrela hiru ordainketa modu izango ditugu:

1. Banku-helbideratzea: Bete eta zinatu korreoz atxikituta bidali den dokumentua eta bidal iezaguzu posta elektronikoaren bidez edo klubak polikiroldegian duen buzoian utzi edo postaren bidez (behean agertzen den helbidera).

2. Kontu korrenteko sarrera: Klubak bietako batean duen kontuetan (behean agertzen dira)

3. Eskuz ordaintzea klubaren bulegotan: Udako Torneoaren sarreraren aurre-salmentak egiten ditugunean.

Hauek izango dira salmenta egunak:

Bazkideentzat bakarrik: Abuztuaren 22an 19:30tik – 20:30ra.

Denontzat: Abuztuaren 23an 19:30tik – 20:30ra.

Baita ere jakin dezazuela Banku-helbideratzearen bidez egindako ordainketa dela guretzat erosoena. Inolako arazorik izan ezkero emailez edo telefonoz jarri kontaktuan klubarekin.

Zure bazkide-kuota berritzeko asmorik ez baduzu, mesedez komunika iezaguzu postaz, emailez edo telefonoz.

Eskerrik asko zure laguntzagatik.

 

Helbidea:

PULPO ESKUBALOI KLUBA

Lubaki Polikiroldegia

Basadi, 15

20750 ZUMAIA

Kontu Korrenteak:

CAJA RURAL KUTXA: ES 16 3008 0172 0422 1097 4925

KUTXABANK: ES 71 2095 5174 9510 6106 5925