PULPO eskubaloiko taldeen aste bukaerako partiduak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko api. 26a, 23:11
San Telmoko errepikapenetan Pulpo eskubaloiko partiduak izango dira:

Lubaki kiroldegian 4 partidu izango dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek, eta horietatik 2 derby.

Ostiralean hasita, Gipuzkoako kopa jolasten ari diren kadete neskak, Brakys Pulpo eta Trapaia Taberna Pulporen arteko derbya izango dugu.

Ondoren, Gipuzkoako kopan diharduen Jubenil mailako Zarazpeko mutilek Elgoibarren aurka jokatuko dute.

Larunbat goizean, infantil nesken arteko beste derbya izango dugu, Galdona Burdindegia Pulpo eta Edu Optika Pulporen artean.

Ondoren Canterias Dominguez Pulpoko kadete mutilak Egiaren aurka neurtuko dira.

Aipatzekoa Kalari Taberna Pulpok Infantil mailako nesken partidua. Izan ere, Gipuzkoako Txapelketaren final-erdia jokatuko dute Usurbilko Oiardo Polikiroldegian. Partidua larunbatean izango da, goizeko 11:15tan eta Leizaran Eskubaloiaren aurka jokatuko dute. Taldea animatzera joatea merezi du, denboraldi bikaina burutzen ari dira eta. Harrobiak maila bikaina erakusten jarraitzen du. Aupa neskak!!

Aupa Pulpo!!