Pulpo Eskubaloia taldeen partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko ots. 12a, 21:30
Otsailak 10,11 eta 12ko partiduen emaitzak:

Otsaileko astebukaera oparoa izan dugu Zumaian eta Bermeon ospatu diren kadete mailako Euskal Ligarako igoera fasean. Pulpo Eskubaloiko bi taldeek lortu dute sailkapena, Txikixa Tabernako mutilak eta Trapaia Tabernako neskak.

Bermeon ospatu den igoera fasean, Txikixa Tabernako mutilak hiru partiduak irabazi dituzte, sailkapena lortuz.

Zumaian ere Trapaia Tabernako neskak sailkapena lortu dute, hiru partiduak irabazi ondoren. Zumaian bildu den jendetza aipatu behar dugu, bertakoak eta kanpokoak (Urdaibai, Aloña Mendi eta Usurbilko jarraitzaileak) Lubaki kiroldegia bete dute astebukaeran zehar, taldeak animatuz, kiroltasunez eta giro ederrean.

Zorionak bi taldeko neska/mutilei eta bere entrenatzaile eta laguntzaileei!!

Aupa Pulpo!!