Trapaia Tabernak emakumezko kadeteen promozio fasea Zumaian jokatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko ots. 8a, 14:59

Aste bukaera honetan, ligako partiduez gain, Emakumezko Kadeteen promozio fasea ospatuko da Lubaki kiroldegian. Hemen duzue egutegia:

Aurreko aste bukaeran, Trapaia Taberna Pulpo Eskubaloiko kadete neskak Gipuzkoako txapelketa irabazi ondoren, aste bukaera honetan Emakumezko Kadeteen Promozio Fasea jokatuko dute. Txapeldunak izaki, Zumaian jolastea tokatu zaie, beraz Lubaki Kiroldegian eskubaloiz betetako aste bukaera izango dugu.

Lau talderen arteko txapelketa izango da, Urdaibai E.T., Aloña Mendi K.E., Usurbil K.E. eta Zumaiako Trapaia Taberna Pulpo E.K.

Lau taldeak elkarren aurka jolastuko dituzten sei partiduen ondoren, Euskal Liga jokatzeko bi talde sailkatuko dira.

Aupa neskak!! Aupa Pulpo!!