Bazkidetza kanpaina jarri du abian Pulpok

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2016ko uzt. 11a, 11:03

PULPO K.E. eskubaloiko zuzendaritza taldeak, ekainak 15ean, bere agintaldiari bukaera eman dio. Bere garaian, zuzendaritza berritzeko osatu genuen gestora behin-behineko ardura hartu genuen denboraldi berriari hasiera emateko.

2016-17 denboraldia prestatzeko konpromisoa hartu dugu eta aldi berean, bazkide kanpaina lehenbailehen hastea da gure asmoa, hemendik hilabete batzuetara Batzar Nagusi bat ospatzeko eta bertan hurrengo 4 urterako behin-betiko zuzendaritza aukeratzeko.

Bazkide izateko kuota 30 € koa da, interesa baldin baduzu, klikatu esteka honetan eta bete eskatzen ditugun datuak:

Oharra: Mesedez, datuak betetzean kontuan izan emandako oharrak (letra larria, xehea, e.a.).

30 € ko kuota aukeran duzun kontuan ordaindu:

CAJA RURAL DE NAVARRA: ES16 3008 0172 04 2210974925
edo
KUTXABANK: ES71 2095 5174 95 1061065925

Bazkide izanik, zure iritzi eta ideiekin Zumaiako eskubaloiaren etorkizuna erabakitzen parte hartuko duzu. Denon artean eskubaloia gure herrian erreferente izaten jarraitzea lortu behar dugu. Animatu zaitez, mereziko du eta!

MILA ESKER!!

Gure estatutuak dioenez, bazkide izateko baldintza hauek bete behar dira:

6. Artikulua. - Kirol Elkartearen kide izateko honako baldintzak betetzen dituztenak izan daitezke:

  1. a) Adin nagusikoa izatea.
  2. b) Kuota ordaindua izatea.
  3. c) Kirol elkartearen asmoetan interesa izatea.

BAZKIDEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

13. artikulua.– Diskriminazioa galaraztea.

1.– Kirol-klubetako bazkide guztiek dituzte eskubide eta betebehar berdinak. Estatutuek  bermatu egingo dute bazkideen arteko berdintasun hori, eta ezin izango dute jaso diskriminaziorik eragin edo dakarren  xedapenik, esate baterako, hauetarikoren bat dela kausa: jaiotza, arraza, sexua, erlijioa, iritzia edo beste edozein inguruabar sozial edo  pertsonal.

2.– Estatutuek bazkide-modalitateak ezarri ditzakete, eskubide eta betebehar bereiziekin.

14. artikulua.- Bazkideen eskubideak.

Bazkideek aitorturik izanen dituzte estatutuetan, gutxienez, honako eskubideak:

a) Kirol-klubaren helburu espezifikoak lortzen parte hartzekoa, indarrean dagoen legerian eta estatutuetako xedapenetan ezarritakoari jarraiki; eta helburuok bete daitezen eskatzekoa.

b) Kirol-klubetik libreki bereiztekoa.

c) Kirol-klubaren jarduerak ezagutzekoa, eta haren dokumentazioa aztertzekoa.

d) Kirol-klubaren barruan nork bere iritziak libreki adieraztekoa.

e) Ordezkaritza eta gobernu-organoei dagokienez, hautatzekoa eta hautatua  izatekoa, betiere obratzeko gaitasuna izanik adin nagusikoa izanez gero. Edozein lan ere, adingabekoek izanen dute honako eskubidea: ordezkaritza-organoek egiten dituzten bileretan, entzunak izatekoa.

f ) Euren aurkakoak badira, diziplinazko neurriak hartu aurretik entzunak izatekoa, eta halako neurriak eragin  dituzten egitateez informazioa eskuratzekoa; edozelan ere, zehapena ezartzeko erabakirik bada, horri  buruzko arrazoiak eman beharko dira.

g) Kirol-klubaren organoek hartutako erabakiak, zehazki, Legearen eta estatuen aurkakotzat dituztenak aurkatzekoa.

15. artikulua.– Bazkideen betebeharrak.

Kirol-klubetako bazkideek honako betebeharrak izango dituzte:

a) Kirol-klubaren helburuak konpartitzea, eta horiek lortzen kolaboratzea.

b) Kuotak, derramak eta beste ekarpen batzuk pagatzea, hain justu ere estatutuekin bat bazkide bakoitzari  doazkiona.

c) Kirol-klubaren organoek balioz hartutako erabakiak onartu eta konplitzea.

d) Estatutu- eta erregelamendu-xedapenetatik ondorioztatzen diren gainontzeko obligazioak konplitzea.