Eider Gutierrez garaile Euskadiko apnea txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia OlarruSub 2024ko mar. 12a, 09:00

Olarrusubeko kideak probak dituen hiru modalitateetako bi irabazi zituen. Joan den larunbatean jokatu zen txapelketa, Eibarren.

Olarrusubeko kide Eider Gutierrez Ziardegik aise irabazi du Euskadiko apnea txapelketa. Izan ere, igaro berri den larunbatean Eibarren jokaturiko txapelketan izan zen, eta jokatutako hiru modalitateetako bi irabazi zituen. 

Apnea estatikoan eta aleta gabeko dinamikoan izan zen garaile, hain zuzen. Aletadun dinamikoan ere emaitza ona eskuratu zuen Gutierrezek, nahiz eta onena ez izan. Bigarren sailkatu zen modalitate horretan.