Emaitza bikainak lortu ditu Eider Gutierrezek Espainiako apnea txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia OlarruSub 2023ko api. 26a, 12:38
Eider Gutierrez, Euskal Selekzioko beste kideekin. (Olarrusub)

Espainiako XXII. apnea txapelketa jokatu da aurreko asteburuan Oviedon (Asturias, Espainia). Olarrusubeko kide Eider Gutierrez Euskal Selekzioarekin aritu da, baita emaitza bikainak lortu ere. 

Zumaian santelmoetako repetizioak ospatzen ziren bitartean, Olarrusub klubeko kide Eider Gutierrez Asturiasen izan da, bertako hiriburuan, Oviedon, jokatu den Espainiako XXII. apnea txapelketan parte hartzen. Euskal Selekzioarekin aritu da Gutierrek, emaitza bikainekin, gainera.

Izan ere, apnea estatikoan bosgarren izan, 5 minutu eta 31 segundoko denbora eginez; aletarik gabeko apnea dinamikoan seigarren egin, 102,2 metro eginez; apnea dinamikoan, aletekin, hamargarren egin zuen, 102,2 metrorekin, baita ere; eta, amaitzeko, apnea dinamikoan monoaletarekin, bederatzigarren, 139 metro eginda.

Euskal Selekzioarekin egindako lana ere azpimarratzekoa da, taldeka hirugarren postua lortu dutelako.