Katalunia, estrategia aldaketaren lekuko?

Erabiltzailearen aurpegia Oier Zeberio Maiztegi 2018ko abe. 31a, 11:22

Abenduaren 21a egun gorabeheratsua izan zen Katalunian. Pedro Sanchezek Ministro Kontseilua Bartzelonara eramango zuela iragarri ondoren, mugimendu independentistek protesta ekintzak areagotu zituzten. 155 artikulua indarrean jartzeko arriskua ere hor zegoen. Oier Zeberio Maiztegi Bartzelonan izan zen egun horietan. Horren berri ematen du artikulu honekin eta argazki hauekin. 

Asko ziren abenduaren 21ean Katalunian konfrontazio politikoko garai berri hasiko zela uste zutenak. Ezker independentista barruan tentsio egoera ezberdinak ikus zitezkeen, eta azken urteetan Bartzelonan bizi izan den egunik gogorrena bizitzeko esperantza eta beldurra somatzen zen. Esperantza eta beldurrak zipriztindutako giro honetan, militante asko berria zen zerbaiten aurrean aurkitzen ziren, aldaketa estrategiko posible baten aurrean hain zuzen ere, ondorio guztiekin. 21 baina lehen estrategia erresistentzian oinarritzen zen, baina kasu honetan, kontsultatutako hainbat iturriren esanetan, konfrontazio zuzenaren aldeko apustua egina zegoen. Prozesuaren baitan beraien papera zein zen jakinda egoera onartzea bakarrik geratzen zen, ondorioak larriak izan zitezkeen, eta emaitza ez zen batere garbi ikusten. Militantzia esparrutik kanpo kokaturiko pertsona askok ere, zerbait berria, erradikalagoa eta zentzu batean behintzat bortitzagoa zetorrela pentsatzen zuten. Azken urteetan hainbat kasutan gertatu den bezala, tentsioa nabaria zen maila guztietan. Aurreikusi ezin daitezkeen ondorio posibleek itxuratzen duten tentsioz beteriko errealitateren testiguak ziren. Ez ziren gutxi kaleak sutan eta poliza inoiz baina gogorrago erantzuten ikusteko aukera aurreikusten zutenak.

Askapen nazionalerako prozesua poliki-poliki itzaltzen ari den une honetan, 155. artikulua berriz aplikatzeak prozesua indartuko luke seguruenik, eta honetaz jabetuta, bai Errepublikaren Defentsarako Komiteek (CDR) eta baita ezker independentista barneko (hainbat erakundez osatua dago ezker independentista: CUP, COS, Endavant, Arran, SEPC eta Alerta Solidaria) zenbait indarrek konfrontazio zuzeneko egoera bat beharrezkoa ikusten dute. Konfrontazio zuzeneko egoera bat gauzatzeko, ordea, indar eta babes soziala behar dira eta puntu honetan behintzat arazo nabarmenak ikusten dira, izan estrategia erradikal bat indarrean mantentzeko gaitasuna eta borondatea duten pertsona kopurua oso altua ez delako, izan independentismoaren baita gehiengo batek estrategia ez erradikalean aldeko apustu garbia egin duelako.

21 goizean, ordea, garbi geratu zen (tentsio momentuak eta polizia kargak bizi izan ziren arren) bai manifestarien eta bai Mossoen artean kontentzio logika nagusitu zela, beste hainbat kasutan (iazko eta aurtengo urriaren 1ean bezala, adibidez) gertatu zen bezala. Manifestariek buruturiko ekintzak ez ziren bereziki gogorrak izan. Hainbat objektu irauli (kontainerrak, hesiak…) eta jaurti zituzten (harriak, botilak, petardoak, arrautzak…) arren, ez zen bestelako eraso estrategiarik gauzatu. Bestetik, Mossoen ez zituzten karga oso gogorrak burutu orokorrean. 77 zauritu egon ziren, horietatik 35 Mossoak izan ziren. Mossoek 7 pertsona atxilotu zituzten Bartzelonan bertan.

Baliteke abenduaren 21ean jazotakoa independentismoaren baitan aurkitzen diren sektore batzuen estrategia aldaketaren guztiz gauzatu ez zen lehen adibidea izatea. Ezker independentistak duen indar erreala baxua da, eta independentismoaren barruan gehiengo batek prozesua bide baketsu eta ez erradikaletik garatzeko apustua egin du. Ordea, errealitateak erakutsi duen bezalaxe, prozesua bera hiltzen ari da, eta mutur erradikala (desobedientziaz edo bestelako ekintza erradikalez Errepublika eraiki nahi dutenak) indartzea beharrezkoa da, modu honetan bihurtuko da eta bakarrik mehatxu sinesgarri bat eta ondorioz, balizko erreferendum bati ateak irekiko dizkion giltza.

Egunaren laburpena

Goizaldeko 5:00ak aldera, Errepublikaren Defentsarako Komiteek Kataluniako zenbait errepide ixteari ekin zioten (horien artean AP7a moztu zuten zenbait puntutan). Goizeko 8:30etan, hiru zutabeek Ministroen Kontseilua ospatu zen Llotja de Mar eraikinera gerturatzeari ekin zioten.

Via Laietanatik abiatu zen zutabearen kasuan, hasiera batean tentsio egoerak egon ziren arren, Mossoek lehen poliza lerroa altxa eta manifestariak Llotja de Mar eraikina inguratzen zuen polizia lerrora iritxi ziren.

Via Laietanako zutabearen kasuan, ez zen ia tentsio egoerarik eman (lehen orduetan behintzat). Aldiz, Drasaness inguruko zutabean hainbat poliza karga izan ziren. Via Laietanan giroa lasai zegoela aprobetxatuz, jende kantitate garrantzitsu bat Carrer del Portal de Santa Madronara gerturatu zen, egoera “beroagoa” baitzen. Bertan, hainbat polizia karga eta manifestarien kontra-erantzun eman ziren.

Carrer del Portal de Santa Madronan giroa lasaitzean (Mossoek gunea utzi bezain pronto), Carrer de la Fusteria bilakatu zen tentsio handiko gunea. Bertan hainbat polizia karga eta manifestarien kontra-karga nahiko indartsu gertatu ziren.

14:15 aldera CDRek zutabeak desegiteko agindua eman zuten arren, Via Laietanan hainbat tentsio egoera eta poliza karga egon ziren. Tentsio egoera hauek amaitzean, atentzio puntua arratsaldera pasa zen. 18:00ak aldera Ministroen Kontseiluaren aurkako manifestazioa abiatu zen Paseo de Graciatik “Tombem el Règim” lema pean. Guardia Urbanaren esanetan, 40.000 pertsona bildu ziren. Aldiz, antolatzaileen esanetan, zifra bikoitza zen. Manifestazioa 20:00 aldera amaitu zen.

Manifestazioa amaitu ostean, egunean zehar Bartzelonan atxilotu zituzten pertsonen (zazpi) askatasuna eskatzeko Les Corts eko Mossoen komisaldegi aurrean protesta kontzentrazioa antolatu zen. Kontzentrazio honekin amaitu zen eguneko jarduera politikoa.