Eneko Carretero eskalatzailea, MATXeko 'Harrobitik' saioko protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2023ko abe. 1a, 09:03

Aratz Losada MATX proiektuko edukien arduradunak Eneko Carretero eskalatzaile zumaiarra elkarrizketatu du. 'Harrobitik' izeneko saioaren laugarren elkarrizketa da Carreterori egin diotena.

Eneko Carretero eskalatzaile zumaiarra elkarrizketatu dute MATX komunitate digitalean. MATXen Harrobitik izeneko saioan eskaladaz solasean aritu zen zumaiarra, Aratz Losada MATX proiektuko edukien arduradunarekin batera. Besteak beste, bere hastapenez, parte hartu duen txapelketez, eta oro har, eskaladaz hitz egin du Carreterok.

Egosten ari den tokian tokiko kirol komunitate digital berria da MATX. Kirola dinamizatuko duen proiektua da, eta eduki freskoa eskainiz gertuko kirolarien nahiz kirol taldeen lana jarriko du balioan.