Nominak irakurtzen ikasteko tailerra, bihar Etxapen

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista Urola Kosta 2023ko eka. 19a, 17:45

Laneko Autodefentsa Sareak antolatuta, asteartean nominak irakurtzen ikasteko tailerra izango da Etxape Zentro Sozialistan, 19:00etan.

Uda sasoian, besteak beste, behin-behineko lanak hazten dira eta atsedenerako denbora murrizten da, hala nola, turismoaren edo intentsifikazioaren gorakadaren eraginez. Gainera, oso hedatuta dago udan "sufritu" egin behar denaren ideia, esaterako, gazte-langileon kasuan. Izan ere, urteko garai honetan diru-sarrera gehigarriak lortzearen aitzakiapean, badirudi langileok edozer onartu behar dugula.

Baina uda izatea ez da, inondik inora, horretarako aitzakia, gure lan baldintzen aldeko borrokak ez baitu loturarik urteko sasoi jakin batekin. Horregatik, udan ere ezinbestekoa da antolatzea eta gure eskubideak defendatzea, langileon arteko babesa saretuz. Bide horretan,  Zarautzen eta Zumaian tailer bana antolatu du Laneko Autodefentsa Sareak, gure eskubideen ezagutzan sakontzeko. Hala ere, ezagutzaz gain, funtsezkoa da langileok elkartu eta antolatzea, eskubide horiek betetzen direla bermatzeko.

UDAN ERE LAN BALDINTZAK BORROKATU!

EZ DAITEZELA ZUTAZ APROBETXATU!