Auzolana eta bilera informatiboa izango dira ostiralean Etxape Zentro Sozialistan

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista Urola Kosta 2022ko aza. 16a, 14:01

Aurreko ostiralean Etxape Zentro Sozialista martxan jarri genuela iragarri genuen Kontseilu Sozialista Urola Kostatik, eta azken egunetan espazioa egokitzeko lanetan aritu gara.

Aste honetan ere hitzordua jarri dugu Zumaiako Etxape Zentro Sozialistan: ostiralean, azaroaren 18an, 16:00etan elkartuko gara auzolanari ekiteko. Gero, 18:30ean, bilera informatiboa egingo dugu.

Bertan ikusiko dugu elkar!