baleike.eus

Kalea Denona Da bideoklipa Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2018-09-20 09:37   Kultura

Asteazkenean aurkeztu dugu Pirritx Porrotx eta Marimototsekin grabatu dugun bideoklipa. Kalejira ederrean, gaztetxea, Erribera kaleko pareta eta Oxford aretoa lotu ditugu dozenaka ume, lagun, guraso eta Marimototsen laguntzaz. Aretoa gainezka zegoela, ikusi dugu lehen aldiz Kalea Denona Da bideoklipa.


Mila esker parte hartu zenuten guztiei eta atzo hurbildu zineten denei. Baita alkateari ere. Bere zentsura eta debeku grisik gabe, ez genuen hau bezalako egun eta jende polita ezagutzeko eta gozatzeko aukerarik izango. Arazoak borobilean konpontzen dira. Gora koloretako mundua!

 

 

 

 

Erantzunak

guliber 2018-09-20 09:50 Erantzuna | #1

Bazen behin, kaleak ez zirala guztionak. Fondo txurian, kolore beltz eta gorriak inposatzen zitzaizkigun, mehatsuz jositako mezuekin. Orduan buenrrollismoa ez zen horren agerikoa, eta orain, mutur batetik besterako bidea egitera eraman gaituzte, batzuk zein besteak.
Gora kaleak, gora zuek eta gora guztiok!!
Besarkada bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa