Donostian ere "kalea denona da"

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2018ko abu. 6a, 15:53
Pasa den astean Donostiako udaltzainek Alde Zaharreko haur batzuei Plaza Berrian jolastea debekatu zieten. Udal ordenantzaren arabera (Zumaiako alkateak aurkeztu duen Mozal Ordenantzaren kopia) baloarekin ezin dela jolastu argudiatuta. Mozal Ordenantzak dioenez Trinitate plazan baino ezin da jolastu pilotarekin Alde Zaharrean.
Debekuen aurrean, ekimen polita egin zuten igandean Alde Zaharreko hainbat lagunek. Ume, gazte eta helduak elkarrekin jolasteko geratu ziren eta ondorengoa adierazi: "Kalea denona da, ez da bisitari batzuek lasai kontsumitzeko espazio bat. Auzoa auzotarrontzat da, eta kalea jolasteko eta bizitzeko da". Ikusi bideoa: