Alkatearen zentsura sistematikoari kolore gehiagorekin erantzun diogu

Kalea Guztiona Dako emakumeok ere ez dugu inoren oniritzia behar matxismoaren aurka eta egiazko berdintasunaren aldeko aldarria espazio publikoan zabaltzeko.

Udalak publikoki esan du Kalea Guztiona Dak Zumaiako emakume feministak engainatu dituela grebaren harira egunotan egin dituzten ekimenetan. Alegia, herriko emakumeak ez omen dira gai beren erabakiak bakarrik hartzeko eta beste batek esandakoa baino ez dute egin, txontxongiloen pare. Emakume feministen pentsatu, sentitu eta ekiteko gaitasuna ezabatuz. Eta hori dena Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian.

Beraz, gero eta arrazoi gehiagorekin, martxoaren 8an geuk ere planto.