Labetik atera berria: Kalea Guztiona Da-ren egutegia

Erabiltzailearen aurpegia
Labetik atera berria: Kalea Guztiona Da-ren egutegia

"Arte iraunkorra adierazpen askatasunaren alde" 2017ko egutegia osatu dugu, 12 muralez eta adierazpen askatasunaren inguruko aipuz apainduta.

Kalean debekuak ezarri zituenetik, Zumaiako alkateak 19 mural ezabatu ditu Erribera kalean. Baina politikarien itsukeria horrek aukera ederra eman digu marroiaren zentsuratik berpiztu eta horma- irudiak paperera ekartzeko.

Bost euroan salduko dugu eta eskuratzeko hainbat aukera daude:
 - Erribera kalean ostiral arratsaldean –azaroak 25– indarkeria matxistaren aurkako mural berri bat margotu bitartean, mahaia jarriko dugu.
 - Algorri, Leize, Ilargi, Metro eta herriko beste zenbait taberna eta dendatan.
 - Durangoko Azokan Topatu.info, Bertsolari aldizkaria eta Argiako postutan izango da salgai.
 - Bidaliguzu mezu bat Facebook edo emailaren bitartez (kaleaguztionada@gmail.com) eta helaraziko dizugu.

Eta noski, plazerra baduzu, eskertuko genizuke animatuko bazina egutegiak zure inguruan banatzen laguntzera.
Jarri gurekin harremanetan.