Itzurungo paretako harriak estralurtarrek egindakoak dira

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016ko urr. 6a, 15:11
Duela bi hilabete Itzurungo hondartzako paretan agertutako pintada baten harira, Udalak adierazi zuen "biotopoaren aurkako ekintza" bat zela, "naturaren aurkako" atentatuaren mailan kokatu zuen hori. Eta hori esateko, bi egun ezberdinetan prentsa-ohar bana bidali zuen prentsara ardura gure taldearen bizkar uzteko asmoz.

Baina hara non, zeinen azkar aldatzen diren gauzak biotopo barruan egindakoan alkatea bera baldin badago. Kasu honetan ez salaketarik, ez naturaren aurkako erasorik ezta biotopori egindako kalterik. Suntsitutakoak "gizakiak egindako harriak" dira eta kitto.

Beraz, hondartzako paretako harriak estralurtarrek egindakoak direla pentsatzea besterik ez zaigu geratzen. Bestela, pentsatu beharko genuke erakunde publikoaren hitza arma alderdikoi gisa erabiltzen dela berarekin ados ez dagoenaren aurka egiteko.