Euriak ere ez du debekurik nahi

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016ko uzt. 11a, 16:55
Udal Gobernuak asteari ekiteko ohiturari eutsi dio gaurkoan ere: zentsuraren marroia paseatzera atera du. Alkatearen tronuaren kontrolpetik at dagoen sorkuntza ezin dute ikusi eta gaur, enegarrenez, Erribera kaleko margoketa ezabatzera joan dira.

Baina hara zer diren gauzak! Zumaiako eragileen gehiengoaren antzera, euria ere adierazpen askatasunaren alde dago. The brown is coming... but just a little bit.