Ez itsutzeko letra txikia ere irakurtzea komeni, alkate jauna

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016ko eka. 27a, 14:08
Hirugarren aldiz zumaiarrek egindako mural bat zentsuratzeko agindu du udal gobernuak. Oraingoan Picassoren Gernika. Asko kezkatzen gaitu alkateak arazo honen aurrean duen ikuspegia eta horregatik, konponbide adostua bilatzeko gonbita luzatzearekin batera, itsukeriari aurre egiteko “laguntza” jarri dugu Erribera kalean.
Asteartean, hilak 28, arratsaldeko 7etan elkartuko gara Amaiako plazan aurrera begirako pausuez hitz egiteko. Animatu! Denok gara ongietorriak!

Kontaktua eta informazio gehiago:
www.facebook.com/kaleaguztionada
kaleaguztionada@gmail.com