Txakur-kakak hormako zuloetan

Erabiltzailearen aurpegia Juan Ramon Llavori 2023ko aza. 9a, 08:00

Forondatik gertu, Arroa bidean, harrizko horma bat dago, mendia sendotzen duen ezponda. Horma horretan zehar zulo batzuk daude arnasgune gisa, euri-ura husten dutenak. Begira nondik! Orain txakurren kakak uzteko ere balio dute.

Hori bai, udalak herria garbi mantentzeko lagatzen dituen plastikozko poltsetan ondo bilduta. "Jende gaiztoa" izan behar da. Ez, txakurrak ez, jabeak. Argazkia azaroaren 8an, asteazkena, egina dago. Norbaitek esan diezaiela "izaki" horiei orain leku gehiago geratzen dela ohitura horiekin jarraitzeko. Eta jendeak ez dezala pentsa kakak gordetzeko leku bakarra denik.

Zenbait "pertsona" txakurrekin mendira paseatzera joaten direnean, poltsatxo hutsak ere garraiatzen dituzte, eta bota egiten dituzte belarraren eta sasien arteko uztekin, haien "delituak" ezkutatu nahian.

Animaliek ez dute errurik. Lau hankakoek esan nahi dut... Zumaian esaten den bezala: Ez dena ez dek, eta sardinzarra beti sardinzarra!

Eta gutxi gehiago, jarraituko du!