Arritokietako ermita zabortegi berria ote?

Erabiltzailearen aurpegia Juan Ramon Llavori 2023ko mar. 20a, 17:00

Igande eguerdiko argazkiak dira, Arritokietako ermitako arkupean ateratakoak, San Jose Egunean, Aitaren egunean. Zaborrak eta grafitiak. Egia da, eta tristeziaz, eguneroko errealitatea, maiz errepikatzen dena, batzuek asteburuan "ondo pasatzea" bezala ulertzen dutenaren emaitza. Hori bai, gauez eta maltzurkeriaz. Hori da batzuen portaera zikina eta koldarra. 

Eta nik ia beti egiten dudan galdera da: norena da erantzukizuna? Bada, agian guztion ardura da, balioen transmisioan porrot egin baitugu.

Eta etxeetan eta eskoletan ingurumenari eta klima-aldaketari buruz hitz egiten da. A ze ironia!

Tira, tristea. Arritokieta Zumaiako jendearen leku kuttunenetakoa da. 'Jendea' azpimarratu nahi dut... Agur!