Itxaropenik gabe, baina bidean jarraituz...

Erabiltzailearen aurpegia Juan Ramon Llavori 2022ko abu. 12a, 09:55

Ez dago aldaketarik eta denak berdin jarraitzen du; beno, agian okerrago. 

Agerre baserriaren ondoan biltegi bat dago, baserritarrek lasto-baletako plastikoak utz ditzaten birziklatzeko. Eta "artistek" uste dute hori dela hondakinak uzteko lekua, Done Jakue Bidearen sinboloen ondoan. Hori bai, ondo bildurik... Zumaian, bidean zehar, ez dago zaborrez betetako poltsa bat edo bi biltzen ez ditudan egunik: Konpostelara iritsi nahi baduzu, zaborraren arrastoa jarraitu ezazu, ez dago galerarik. Baina Done Jakue bidean erromesak bakarrik ez daude... Tira!

Gaur, denbora luze baten ondoren, Forondako lorategietako bidexkak bisitatu ditut. Oroitzapen asko eta onak ekartzen dizkit. Garai hartan, Pako eta Sabina aiton-amonak izan ziren Forondako zaintzaileak eta lorezainak. Geroago Julian Barrenetxea ere izan zen. Seguru gaur ikusi dudanaren ondoren negarrez hasiko direla. Egun ona zen leku horretako itzalez gozatzeko, baina etsigarria izan da. Ez zaborragatik bakarrik, baita dena zaindu gabe dagoelako, utzikeriaz eta zabarkeriaz. Eta kontuz ibili leku horretan sasi gehiegi dago eta. Ikusten ez duten begiak...