Gauza asko ikusitakoak gara, baina…

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2016ko ira. 29a, 10:13

Egunero egiten dugu topo edertasunarekin eta zatarkeriarekin, askotan bata bestetik hurbil.

Ederra da itsasoa haserre dagoenean eta baita bare dagoenean ere. Ederra da harraldea eta Urola ibaiaren itsasadarra. Ederrak dira Paolo Sorrentinoren La grande bellezza eta Michael Winterbottomen Wonderland; Silvia Perez Cruzen ahotsa eta Sufjan Stevensen Carrie and Lowell, Paco Rocaren Etxea eta Elvis Costelloren I want you. Ederrak dira fabrika zahar abandonatuak eta hilerriak, arroz saldatsua eta ondo ateratako Guinnessa.

Zatarra da politikeria, faltsukeria, zakarkeria, gorrotoa. Zatarrak dira Zumaiako zenbait auzo. Zatarra da Star Warseko bigarren trilogia, pelikula frantziar pedanteak, Fermin Muguruzaren ia ibilbide guztia, Egan Queen omenduz eta The Clashen azken diskoa. Zatarra da herri sarreran dagoen Guascorren eraikin zaharra, lehortutako paella eta Cruzcampo garagardoa. 

Eta hau hala izanda ere, gauza gutxi ikusi dut zatarragoa zubitxikian jarri diguten ustezko olagarro hori baino.