Lucio Urtubia, agur eta ohore!

Erabiltzailearen aurpegia Jon Lopez 2020ko uzt. 20a, 08:25

Lucio Urtubia 1931ko otsailaren 18an jaio zen Cascanten (Nafarroa), 5 seme-alaba zituen familia txiro eta karlista batean. Bere egoera sozio-ekonomikoak txikitatik lapurtzera eraman zion eta errepresioa, lehen aldiz, bertako apaizaren partetik jaso zuen.

Zerbitzu militarrean zegoela, Espainiako eta Frantziako mugan kontrabandoa egiteak zuen erraztasunaz jabetu zen; gainera uniformeak lapurtu eta saldu zituen familia aurrera ateratzeko helburuarekin. Hala ere, ez zen denbora asko pasa harrapatu zuten arte. Horren ondorioz, 1954ean Parisen errefuxiatu zen heriotza-zigorra atxikitu zitzaiolako. Igeltsero gisa aritu zen, eta ia bizitza osoa egon zen lan hori burutzen. Bertan zegoela, Juventudes Libertarias de la Fédération Anarchiste taldearekin erlazionatzen hasi zen. Honek anarkismoaren ideologia politikoa barneratzea eragin zion eta, hortik aurrera, ordura arte bizirauteko burutzen zituen laburreta horiek zentzu politikoago batekin egiten hasi zen. 

Denborarekin lapurreta horiek eraginkorragoak eta zehatzagoak izatea lortu zuen. Edozein motatako dokumentuak faltsutzera ere iritsi zen eta, horien bitartez, preso politikoei errefuxiatzen laguntzen zien (adibidez Quico Sabaté, Kataluniako gerrilletako adierazle gorena). Pixkanaka Lucio Urtubia ezaguna bilakatzen hasi zen, baina bere ekintza ospetsuena 70eko hamarkada bukaeran eman zuen: Estatu Batuetako First National City Bank ia lur-jotzera eraman zuen, txekeen bitartez iruzur ugari egin ostean.

Lucio Urtubiak bankuei lapurtu zien diru guzti horrek, mundua aldatzeko prest zeuden mugimendu ugari finantziatzeko balio izan zuen, berak diru horren jabetzarik izan gabe. Bere jardunak, 'Robin Hood modernoa' ezizena irabaztea ekarri zion. Euskal Herriko militante eta anarkista garrantzitsuenetakoa izatera iritsi zen eta ordutik hitzaldi ugari eman ditu, liburu zein dokumental atera ditu eta bere azken egunerarte gizartearen askatasuna bermatzen duen ideologia defendatzen egon da eta horren alde borroka egiten. Horregatik militante zein pertsona gisa eredu izan den anarkista honi eskerrak eman nahi dizkiot eta agurrik beroenak!
 
“Yo soy lo que ustedes han hecho de mí. Nada me pertenece”