Gipuzkoako 3. proba: eskolartekoak

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2023ko aza. 28a, 16:00

Pasa den larunbatean Itxas-Gain elkarteak antolatutako alebin eta infantil mailetako Gipuzkoako 3. proba jokatu zen Zumaian. 

Probak  arratsaldeko 3tan abiatu ziren, alebin mutilekin; ondoren, alebin nesken txanda izan zen. Hauek 1.500 metroko lan bati egin behar izan zioten aurre. Hauen ondoren, infantil mailako nesken txanda izan zen eta egunari amaiera infantil mutilek eman zioten. Biek egin beharreko lana 3.000 metrokoa zen. 

Bertara Gipuzkoako klubetako neska-mutilez gain, Bizkaiko eta Nafarroako hiru elkartetatik etorritako piraguistak ere izan ziren.

Orain, lehiaketetan, udaberrira arte izango dute atsedena. Orduan ekingo diote Eskola kiroleko jokoei.

Itxas-Gain elkarteak lerro hauen bitartez parte hartzaile eta laguntzaileei eskerrak eman nahi dizkie eta, bereziki kasu honetan, Eroski supermerkatuari, emandako laguntzagatik.