Espainiako itsas kayak txapelketan hamargarren izan dira Itxas-Gainekoak

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2023ko ira. 14a, 08:42
Itxas-Gaineko kirolariak. (Itxas-Gain)

Itxas-Gain taldeko ordezkariek urrezko sei domina eta zilarrezko bat eskuratu zituzten Denian (Alacant) jokatutako Espainiako itsas kayak txapelketan.

Joan den asteburuan Denian (Alacant) Espainiako itsas kayak txapelketa jokatu zen eta bertan izan ziren Itxas-Gaineko hamaika kirolari, infantiletatik hasi eta beteranoen mailara arte.

Larunbatean senior eta beteranoek hogei kilometro egin behar izan zituzten, baldintza egokiak izan ziren; bero handia izan arren haize eta olatu ederrez gozatzeko aukera izan zuten. Infantilek hiru kilometro eta kadeteek zortzi kilometro egin behar izan zituzten. Igandean aldiz, ontzi bikoitz edo SS2 taldekako lasterketak jokatu zituzten, zortzi kilometroko zirkuitu batean.

Txapelketaren amaieran Itxas-Gain taldeko ordezkariek urrezko sei domina eta zilarrezko bat eskuratu zituzten, baina guztiek lortutako puntuei esker taldekako zortzigarren postu bikainarekin bueltatu ziren etxera.

Honakoak dira asteburuan lortutako emaitzak:

SS1:

Amaia Aizpurua, emakumezko infantilen B SS1: 5.

Asier Aizpurua, gizonezko kadeteen A SS1: 5.

Eider Amundarain: emakumezko 23 urtez azpikoen SS1: 4.

Haritz Aizpurua: gizonezko 23 urtez azpikoen SS1: 16.

Martin Egaña: gizonezko seniorren SS1: 14.

Maite Etxabe: emakumezko beteranoen SS1: 1.

Oier Aizpurua: gizonezko beteranoen (45-49) SS1: 1.

Eñaut Aizpurua: gizonezko beteranoen (45-49) SS1: 4.

Jose Mari Villagarcia: gizonezko beteranoen (50-54) SS1: 1.

Javier Lizancos: gizonezko beteranoen (60-64) SS1: 1. 

SS2

Haritz Aizpurua eta Aimar Amundarain: gizonezko 23 urtez azpikoen SS2: 5.

Eider Amundarain eta Maite Etxabe: emakumezko senior SS2: 2.

Martin Egaña eta Oier Aizpurua: gizonezko senior SS2:

Maite Etxabe eta Oier Aizpurua: misto beterano SS2: 1.

Eñaut Aizpurua eta Jose Mari Villagarcia: gizonezko beterano (45-49) SS2: 1.

Txapelketa honekin  2023. denboraldiari  itxiera eman diote baina klubaren jardunak  ez du atsedenik eta dagoeneko aste honetan hasi dira infantil mailako gazteak beraien denboraldi berria prestatzen. Honekin batera,  klubak adierazi nahi du piraguismoan hasi nahi duen ume edo heldu orok dituela klubeko ateak irekita, eta horretarako Itsas kiroldegira joan daitekeela informazioa jasotzera edota probatzera.

Lerro hauen bitartez  rtean zehar jardun eta ekintza guzti hauek aurrera eramateko lanean egon diren kide, entrenatzaile, babesle eta laguntzaileei eskerrak eman nahi dizkie elkarteak.