Ate irekiak antolatu ditu Itxas-Gain piraguismo klubak hurrengo astean

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2023ko ira. 7a, 10:55

Zumaiako piraguismo taldeak 2010tik 2014ra jaiotako gazteei dei egiten die piraguismoan murgil daitezen.

10-14 urte arteko haur eta gazteentzat ate irekien jardunaldiak egingo ditu Itxas-Gain piraguismo klubak, adin tarte horietako gazteak kirol horretara erakartzeko.

Datorren astean izango dira horiek, hain zuzen ere, astearte, asteazken eta ostegunean. Hiru egun horietan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Itxas Kiroldegian izango dira piraguistak ateak zabalik.

Edozein zalantza izanez gero, 609- 92 29 30 telefono zenbakira deitu beharko dute interesa dutenek.