Espainiako Maratoi Txapelketan izan dira Itxas Gaineko kirolariak asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2023ko abu. 16a, 11:32

Trasonan (Asturias, Espainia) izan dira asteburuan Itxas Gaineko kirolariak, Espainiako Maratoi Kopako Txapelketan. Bi helburu nagusi zituzten bertan: Espainiako Maratoi ligako postua defendatzea eta, nesken Iberdrola ligan bigarren postua eskuratzea.

Aurreko ostiralean, abuztuaren 11tik abuztuaren 13ra bitartean, Itxas Gaineko piraguistek Trasonan (Asturias, Espainia) jokatu ziren Espainiako Maratoi Kopako Txapelketetan parte hartu zuten. Zumaiako piraguista taldeak bi helburu nagusirekin abiatu zen Trasonara: Espainiako Maratoi ligan Itsas Gainek zuen hirugarren postua defendatzea, eta, nesken Iberdrola ligan bigarren postua lortzea. Horiek lortzeko ahalik eta puntu gehien eskuratu behar zituzten zumaiarrek.

Maratoi liga bost probek osatzen dute: Maratoi erdia, Muiñosen (Ourense); Ibaien txapelketa, Aranjuezen (Madril, Espainia); Maratoi Txapelketa, Banyolesen (Girona, Katalunia) Maratoi Motzeko Kopa, Trasonan (Asturias, Espainia) eta Maratoi Kopa, Trasonan  (Asturias, Espainia). Horien artean disziplina berria da Maratoi Motza. Bertan kilometro bat duen zirkuitu bati hiru bira eman behar zaizkio; lehenengo eta bigarren biren amaieran piraguistek uretatik irten, piraguetatik jaitsi, eta horiek eskutan edo bizkarrean hartuta 150 metro egin behar dituzte korrika.

Lehen hiru txapelketetan lortutako puntuei esker Itxas Gainek hirugarren postua eskuratu bazuen ere (Muiñosen hamabost, Aranjuezen bi eta Banyolesen sei) laugarren taldearekiko (Piraguismo Pamplona) zuen aldea puntu bakarrekoa zen. Iberdrola ligan, berriz, bigarren lekuan bukatzeko itxura politarekin abiatu ziren Trasonara neskak (Muiñosen bost, Aranjuezen bi eta Banyolesen hiru) eta postu hori borrokatzako indarra eta gogoa erakutsi nahi zuten.

Ostiralean jokatutako maratoi motzeko emaitzak hauek izan ziren:

Kadete-mutilak:

  • Xabat Bergara: 29.
  • Axier Aizpurua: 38.
  • Josu Lazkano: 41.
  • Oihan Irizar: 43.
  • Julen Arakistan: 63.
  • Andde de Anta: 64.

Kadete neskak:

  • Ana Martinena: 8.
  • Maddi Uzkudun: 28.
  • Izar Iruretagoiena: 34.

23 urtez azpiko neskak:

  • Eider Amundarain: 2.
  • Josefa Molina: 9.

23 urtez azpiko mutilak:

  • Aimar Amundarain: 8.
  • Aritz Aizpurua: 20.

Senior neskak:

  • Irati Osa: 2.

Senior mutilak:

  • Martin Egaña: 10.
  • Unai Azkune: 15.

Emaitza horiekin taldeko sailkapenean Itsas Gainek bostgarren postua eskuratu eta Piraguismo Pamplonarekiko zuen tartea handitzea lortu zuen. Nesken ligan, berriz, bigarren tokia lortu zuen klubak eta lehen lekuan zegoen Aranjuez klubarekiko zuen aldea hamar puntutara jaitsi zuen.

Larunbat goizean K1eko estropadak jokatu ziren. Ostiraleko emaitza onen bultzadaz ekin zion piraguista zumaiar bakoitzak bere lanari. Senior mutiletan eta 29,8 kilometroko estropadan Martin Egañak 9. egin zuen. Irati Osak, 26 kilometroko estropadan lehena bukatzeaz gain, Danimarkan jokatuko den Munduko Txapelketarako txartela eskuratu zuen.

23 urtez azpiko gizonezkoetan 26 kilometroko distantzian Aimar Amundarainek 9. bukatu zuen. Nesken kategorian, Eider Amundarain bigarren sailkatu zen eta Dinamarkara joateko txartela ere lortu zuen. Azkenik, Josefa Molinak, bere lehenengo maratoian 8. tokian bukatu zuen. Arratsaldean gazte eta beteranoen txanda izan zen.

K1 kadetea mutilak (12 Km):

  • Axier Aizpurua: 11.
  • Xabat Bergara: 21.
  • Andde de Anta: 34.
  • Julen Arakistan: 35.

K2 kadete mutilak (12 Km):

  • Josu Lazkano eta Oihan Irizar: 5.

K1 kadete neskak (12 Km):

  • Ana Martinena: 8.

K2 kadete neskak (12 Km):

  • Maddi Uzkudun eta Izar Iruretagoiena: 5.

Aipamen berezia merezi dute kadeteek. Eguneroko lan gogorraren ondoren geroz eta emaitza hobeagoak lortzen ari baitira.

Beteranoak (16Km):

  • Maite Etxabe eta Eñaut Aizpurua: lehenak zihoazela arazo tekniko bat medio lehia utzi behar izan zuten.
  • Xabi Osa: 2. ( 56-60urteko maila).

Igandean, txapelketaren azken egunean, K2aren txanda iritsi zen, eta bertan Zumaiak hiru piraguekin parte hartu zuen.

Senior gizonak (30 Km):

  • Martin Egaña eta Aimar Amundarain: 7.
  • Xabi Osa eta Unai Azkunek: 9.

Senior neskak (26Km):

  • Eider Amundarain eta Josefa Molina: 3.

Hiru bikote horietaz gain, Irati Osak Cuencako (Gaztela Mancha) taldekoa den Arantza Toledorekin parte hartu zuen. Helburua K2 modalitatean Danimarkan lehiatuko den Munduko Txapelketarako txartela eskuratzea zem. Lehenak bukatu zuten lehia eta lorpen horrekin Irati Danimarkan parte hartzeko hiru txartelen jabe egin da.

Azken emaitza horiekin, Itxas Gainek hirugarren postuan bukatu du Espainiako Maratoi ligako taldekako sailkapena, eta Iberdrola nesken ligan Itxas Gain bigarren izan da. Dudarik gabe, denboraldi historikoa izan da aurtengoa Itxas Gainentzat, izan ere 1995 urteaz geroztik gure klubak ez zuen taldekako podiumik lortu.