Itxas Gain Master mailako txapeldun Espainiako III. kayak kopan

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2023ko uzt. 7a, 07:43
Itxas Gain klubeko kideak. (Itxas Gain)

Pasa den asteburuan,  Asturiaseko Candas herrian, Espainiako 3. Itsas-Kayak kopa jokatu zen.  Bertan abenduan Australian jokatuko diren Munduko Txapeleketetan parte hartzeko bi txartel zeuden jokoan kategoria bakoitzean, eta  Itxas Gain taldeko zortzi piraguistek hartu dute parte.

Larunbat goizean  kadete mailako Asier Aizpuruak   zortzi kilometrko ibilbidea egin behar izan zuen eta zilarrezko domina eskuratu zuen  Kanariar Uharteetako partaidearen atzetik.

Helduek Bañugues eta Candas herrien arteko  hamabost kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten,  itsas eta haize zakar bati aurre eginez,  proba oso gogor batean.

Bertan lortutako emaitzarik aipagarriena emakumezko beterano mailan  Maite Etxabek lortu zuen.  Bere kategorian irabazi,  eta horrez gain sailkapen orokorrean zazpigarren postu  ikaragarri batean iritsi zen helmugara.

Halaber, kategoria berdinean  baina gizonezkoetan, Oier eta Eñaut Aizpurua anaiek podiumeko lehen bi postuak bereganatu zituzten.  

Bestalde, +50 kategorian, Jose Maria Villagarciak  klubeko hirugarren urrea lortu zuen, eta +60  kategorian Javier Lizancos ez zen gutxiago izan, eta baita ere irabaztea lortu zuen. Senior sub 23 mailan, Haritz Aizpuruak hamargarren postuan amaitu zuen bere lana.

Igandean  aldiz,  infantil mailako  proban,  Amaia Aizpuruak zazpigarren postuan amaitu zuen bere debuteko lasterketa hau.

Helduek,  igandean, binakako lasterketetan beste bi urre lortu zituzten,  Eñaut eta Maite, eta Oier eta Jose Mari Villagarciaren eskutik.  

Gainera, Eñautek beste proba bat egiteko indarrak izan zituen, eta  Haritzekin batera  bederatzigarren postua lortu zuten seniorretan.

Emaitza guzti hauei esker,  Itxas Gainek  Espainiako Beterano mailako kluben sailkapenean  lehen postua lortu zuen  istorian lehen aldiz.

Asteburu hontan aldiz,  igandean,  Pasaiako uretan  hasiko da  Euskadiko Itsas liga eta joan den urteko  kluben arteko  garaipena berretsi nahi dute elkarteko kideek.