Piraguisten festa, argazkitan

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2022ko urr. 20a, 14:29

Itxas-Gainek antolatuta, piraguista festa egin zen pasa den larunbatean Zumaian. Piraguan irteera, oroitzapenak, afaria eta omenaldiak egin ziren bazkalondotik aurrera. 

Lau urtean behin antolatzen du Zumaiako klubak piraguisten festa. Aurten, pandemiako garai ilunak atzean utzita, oraindik eta gogo gehiago zegoen elkartu eta ondo pasatzeko. Itxas-Gaineko kideak elkartu ziren bazkalondoan Itsas kiroldegi parean, baita piraguan aritutako lagun ugari ere. 

Hemen ikus daitezke arratsaldeko irteerak emandako une batzuk.