Urrezko domina bat eta zilarrezko birekin itzuli da Itxas-Gain etxera

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2022ko mai. 30a, 14:16

Nazioarteko lehenengo maratoi txapelketa izan dira asteburuan Itxas-Gain taldeko kideak. Galizian jokatu da, Muiños urtegian, eta Zumaiatik 11 kirolarik hartu dute parte.

Larunbat goizean jubenilen txanda izan zen, eta bertan Josefa Molinak bosgarren postua lortu zuen. Mutilezkoetan, aldiz, Haritz Aizpuruak 13. izan zen.

Jarraian, kadete mailako piraguisten txanda izan zen. Xabat Bergara eta Asier Aizpurua k2an atera ziren 10.postua lortuz. K1tan Josu Lazkano eta Andde de Anta ere 40 onenen artean izan ziren.

Arratsaldean beteranoen hitzordua izan zuten. K1an Xabier Osa bigarren izan zen aurrenetik 10 segundora sartuz. K2an Maite Etxabe eta Eñaut Aizpurua ere bigarren helmugaratu ziren.

Igandean seniorren txapelketak hasi ziren eta k2 mistoan Martin Egaña eta Irati Osa Nazioarteko txapeldun bilakatu ziren.

Denon ahaleginari esker klubeka 29.postua lortu zuten. 

Hurrengo asteburuan klubeko txikienen txanda izango da larunbat zein igandean jokatuko diren txapelketetan.