Eskolarrak Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2021ko urr. 25a, 08:23

Larunbat arratsaldean piraguismoko Eskola Kirolaren II. jardunaldia  jokatu zen Zumaia, eta bertan parte hartu zuten Itxas Gain elkarteko  30 neska-mutilek.

Irunen orain dela hiru aste egin bezala, alebin mailakoek 1.500 metroko ibilbidea osatu behar izan zuten.   
Irteera Gernika parkeko zubi txikian egin ondoren Itsas kiroldegiko zubirainoko  2 joan-etorri osatu behar izan zituzten.

Bi txanda  egin ziren:  lehenengoa  alebin mutilena, eta ondoren, alebin neskena. Hauen ondoren, infantilen txanda izan zen. Bi irteera izan zituzten, neskena lehendabizi, eta ondoren, mutilena. Osatu beharreko ibilbidea, aldiz, bikoitza izan zen.

Irteera eta helmuga bera izanik, bi joan-etorriak ibaian gora Mendiaraiz enpresa pareraino egin behar izan zituzten 3.000 metro osatu arte.

Elkarteko arduradunak oso pozik daude gaztetxoenek hiru aste hauetan egindako entrenamendu saioen ondoren erakutsi duten hobekuntza eta aurrerapausoarekin. Hurrengo hitzordua Pasaiko badiaren uretan izango dute azaroaren 13an.

Lerro hauen bitartez Itxas Gain elkarteak guztia behar den bezala atera zedin antolakuntza lanetan aritu ziren kide eta boluntarioei eskerrak eman nahi dizkie beraien lanagatik.  

30 haur hauez gain, entrenamendu saioetan ere badaude gehiago oraindik lehiaketetan parte hartu ez dutenak. Itxas Gainek  deia luzatzen die multzo hau haunditu nahi duen gazte orori.