Irati Osak Europako piraguismo txapelketa jokatuko du, K1ean eta K2an

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2019ko eka. 24a, 15:58

Itxas-Gaineko piraguistak Galizian izan dira asteburuan, Castrelo do Miñon (Ourense) hain zuzen ere, Espainiako piraguismo kopan parte hartzen. Emaitza paregabeak lortu dituzte joan diren sei kirolariek. 

Irati Osa lehena izan da 23 urtez azpikoen mailan eta, ondorioz, Europako maratoi txapelketarako txartela eskuratu du. Txapelketa Frantzin jokatuko da, uztailaren 25etik 28ra bitartean. 

23 urtez azpikoen mailan baita ere, baina gizonezkoetan, Martin Egaña hirugarren izan da. Esprintean erabaki zen proba, eta segundo batengatik ez da Egaña Europako txapelketara sailkatu. Proba berean, Unai Azkune seigarren izan da. 

Kadete mailan, Ane Zalla 16. izan zen, eta Jon Ander Lazkano 36. Beteranoetan Jon Lazkano 5. postuan iritsi da helmugara.

Igandean k2en eguna izan zen. Irati Osak Arantza Toledo Piraguismo Cuencako piraguistarekin osatu zuen ontzia, maila absolutoan. Lehenengo bien artean klasifikatu behar zuten Europako txapelketara sailkatzeko, eta horrela izan da: bigarren geratu ziren lehenengoengandik bi segundotara.

Asteburuan lortutako emaitzekin Sanabria eta Valladolideko nazioarteko estropadarako ere sailkatu da Irati Osa. K4an arituko da zumaiarra hitzordu honetan.