Itxas-Gaineko kadeteak Espainiako esprint txapelketan izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2017ko uzt. 31a, 17:54

Infantil eta kadete mailetako esprint modalitako Espainiako piraguismo txapelketa jokatu da asteburu honetan Asturiaseko Trasona urtegian. Bertan izan dira Itxas-Gain klubeko kadete mailako zenbait piraguista. 

Mutiletan Unai Casquero eta Alex Lazkano, eta emakumezkoetan Itziar Carmona eta Sara Rezola ez ziren finaletara sailkatu. 

Imanol Txapartegi eta Unai Ilundain C finalera sailkatu ziren, K-2 1.000 metroan. K4 1.000 metroan, berriz, Unai Ilundain, Unai Casquero, Imanol Txapartegi eta Alex Lazkano hirugarren izan ziren B finalean.