Hiru domina lortu ditu Itxas-Gainek Euskadiko maratoi txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2016ko api. 27a, 09:41

Pasa den larunbatean Orion maratoiko euskadiko txapelketa jokatu zen. Eguraldi txarra emanda zegoen arren, giroak ateri eutsi zion eta egun atsegin batetaz gozatu ahal izan zuten kirolariek.

Itxas-Gaineko kideek oso lan polita egin zuten, belaunaldi hau nekaezina dela ikusten da.
 
Senior mutiletan, K2an, Imanol Barruetabeña eta Unai Gerekak lehenengo postua lortu zuten eta Vicente Royo eta Bernardo Floresek, berriz, zortzigarrena. K1 Seniorretan, aldiz, Unai Azkune zortzigarrena izan zen. 
 
Junior mailan, Felix Uranga eta Mikel Casquero bigarren sailkatu ziren K2an. Nesken junior mailan, K2an baita ere, Amaia Ortiz de Zarate eta Helene Carmona ere bigarren izan ziren.
 
Azkenik, Kadete K1 mailan, Imanol Txapartegi seigarren sailkatu zen eta Unai Casquero hamabosgarren.
 
Hurrengo helburua, eta denboraldiko helburu nagusia dena, Espainiako maratoi txapeleketa izango dute, Banyolasen (Cataluña). Lanak ondo egiten ari direla ikusten da eta ea zer berri ekartzen duten bertatik.