'Hartza mendi gainera igo zen'

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2022ko ira. 12a, 17:45

Alice Munro (Wingham, 1931) idazle kanadiarraren Hartza mendi gainera igo zen ipuina landuko dugu ikasturte honetako lehen saioan. Nobel saridun ipuingile bikainaren beste zenbait narrazio ere aztertuko ditugu, baina "Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak" bildumako azken ipuina landuko dugu bereziki.

Irailaren 13an elkartuko gara, Alondegiko moila gelan arratsaldeko 18:00etan.

The Bear Came Over The Mountain 1999an argitaratu zen lehen aldiz The New Yorker aldizkarian. Euskaraz, 2018an eman zen argitara, Euskadi Saria merezi izan zuen Isabel Etxeberriaren itzulpen ederrean.

Ipuinean oinarrituriko Away from her filma 2006an estreinatu zen Sarah Polleyren zuzendaritzapean.

Hemen dituzue "Etsaiak, lagunak..." narrazio-bildumak jasotako kritikak.