Maiatzean, 'Familiako lexikoa'

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2022ko api. 6a, 07:00

Maiatzaren 10ean Natalia Ginzburg idazle italiarraren Familiako lexikoa eleberria izango dugu mintzagai, Fernando Reyk euskarri ekarria, Igela argitaletxeak kaleratua Miren Asiain Loraren ilustrazio ederra azalean. Egile beraren saiakeren bilduma kaleratu zuen, halaber, Alberdania argitaletxeak iaz: Bertute txikiak. Arratsaldeko 18:00etan izango da hitzordua, ohi bezala, Alondegiko Moila gelan.

Hau da Natalia Ginzburgen libururik intimoena. Bere familiako lexikoa du oinarri, azalean behintzat. Familiako hitzek, esaldiek eta esaerek gogora ekartzen dizkioten gertaerak kontatuko dizkigu. Bere familia-kronika osatzen duten lehengaiak, hots, heriotzak, jaiotzak edo maitasunak erabiliz, azalduko ditu Natalia Ginzburgek faxismoaren gorakada, Bigarren Mundu Gerra, hala nola Levi familiaren eta haren lagunen gorabeherak. Hitz propioek ekartzen dizkioten oroitzapenen bidez biziaraziko digu bere familiako giroa, baita XX. mendeko Italiakoa ere.

Hemen duzue liburuari buruzko material osagarria: