Martxoan, 'Miñan'

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2020ko ots. 15a, 09:30

Datorren martxoaren 3an Ibrahima Balderen eta Amets Arzallus Antiaren Miñan eleberria izango dugu mintzagai, ahoz eta eskuz idatzia, hurrenez hurren. Saioa Alondegiko Moila gelan izango da arratsaldeko 18:00etan, gurekin izango da Arzallus idazlea. Ateak zabalik egongo dira nahi duenarentzako.

Material osagarria segidan:
-Ahoz aho telebista saioko elkarrizketa.
-Amets Arzallusi elkarrizketa Euskadi Irratiko Arratsean saioan.
-Amets Arzallusi elkarrizketa idatzia.
-Kritikak