Irakurri matte irakurle taldeak gonbitea egiten dizue herritarroi Hondarribiko Alardearen bihotza gertutik ezagutzeko

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2018ko mai. 6a, 10:10

Gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunaren aldeko oihua inoiz baino ozenago entzuten ari garen une honetan, Hondarribiko Alardearen bihotza  (historia, gorabeherak …) ezagutzeko aukera paregabea izango dugu hilaren 8an herrian. Arantxa Urretabizkaia, Hondarribiko Jaizkibel Konpainiako, konpainia mistoko,  sortzaileetako bat izango dugu horretan bidelagun eta gidari. Ekitaldia 18:00etan izango da Alondegiko Arranpla gelan.

Bidean ikasia izenburua duen liburuan 1996 ezkero Hondarribiko alardean bizi izandakoa kontatu eta hausnarketarako bidea eskaintzen digu  Arantxa Urretabizkaiak, gizonen eta emakumeen berdintasuna aldarri: historia, tradizioa, emakumea, gizona, berdintasuna, eskubidea, boterea, legea, tolerantzia, errespetua, demokrazia, gehiengoa, gutxiengoa, iraina, bortizkeria, beldurra, ausardia, armada, alardea, “plastiko beltzak”, “tradizioari traizioa” …  

Arantxa Urretabizkaiak Alardearen inguruko lekukotasuna ekarri du, hamaika kontrobertsiaren ertzetan ibili ostean. Bide eta kale labainkorretan ibili da, ertz kamutsak zorroztu ditu, auziak zauri asko sorrarazi baitu. Izanik ere, Urretabizkaia hogeita sei emakume aitzindari horietako —izan— baita. Arantxa ez da egia absolutuaren jabe agertzen liburuan. Alardean emakumeek desfilatzeko edo ez desfilatzeko arrazoiak ulertu nahi izan ditu, eta arrazoi horietaz beste, Alardearen barru-barrutik sentitutakoak ekarri paperera.

Ateak zabalik izango dituzue Arantxa Urretabizkaiaren bizipenak eta hausnarketa  ezagutu eta partekatzeko.