Trekua mendia bisitatuko du Indamendik larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2024ko api. 16a, 09:30

Argiñanotik Arteta arteko ibilbidean igoko dute Trekua mendia. Ostiral eguerdia baino lehen eman behar da izena, Indamendiren webgunean edo Goiko estankoan.

Datorren larunbatean, apirilaren 20an, Nafarroara jo eta Argiñanotik Arteta arteko ibilbidea egingo dugu, eta tartean Trekua mendia igoko dugu. Mendi honi Trekua deitu zaio tradizioz, baina orain Borda Zaharren Gaina (1265 metro) deitzen diogu gailurrari, toponimo hori delako, eta Goñin eta inguruko herrietan horrela ezagutzen delako. Trekua muinoaren hego-mendebaldean dagoen mendi-lepo bat da (1215 metro), baita muinoaren bestaldera igotzen den gailurra ere (1235 metro), Elordio izenez ere ezagutzen dena. Trekua lepoan trikuharri bat dago, eta hortik ere badatorkio izena. Irteera honek 21 kilometro eta 740 metroko desnibel positibo ditu.

Egun osoko irteera izango da, beraz, norberak bere bazkaria eraman beharko du. Animatu eta eman izena Indamendiren webgunean, Goiko estankoan (943-86 03 57) edo WhatsAppez (688 860 852) ostiral eguerdia baino lehen.

Irteerarako autobusa 7:30ean aterako da Patxita Etxezarretatik (Kantauriko geltokitik). Autobusaren prezioa helduentzat 13 eurokoa da, eta haurrentzat 7 eurokoa.

Gogoratu Indamendik antolatzen dituen irteeretara edonor etorri daitekeela, elkarteko bazkide izan edo ez izan.