Zumaia bira igandean egingo da

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2024ko mar. 19a, 10:30
Iazko Zumaia Birako argazkia.

Igandean, martxoaren 24an, goizeko 9:00etan emango zaio hasiera beheko plazatik.

Indamendi M.B.-k, urtero bezala, iganderako Zumaia bira antolatu du eta zumaiar guztiak gonbidatzen ditu parte hartzera. Ibilbidea ohikoa izango da, klasiko bat herrian, eta bakoitzak bere erara gozatzeko aukera izango du, izan ere ibilbidea oinez edo korrika egiteko aukera egongo da.

Ibilbideak Zumaiako inguruak zeharkatzen ditu (Elorriaga, Arroa Behea, Agote, Ibañarrieta, Oikia eta San Migel) guztira 17 kilometroko ibilbide ederra da. Herriko haurrek ere, Eskola kirolak ekimenaren baitan, parte hartzeko aukera dute; hauen kasuan, ibilbidea 12 kilometrokoa izango da.