Indamendirekin mendian korrika egiteko aukera izango da asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2024ko mar. 13a, 14:00

Indamendik astebururako bi irteera antolatu ditu mendian korrika egin nahi duten kirolarientzat. Mila ertainekoa izango da lehena, eta oinarrizko maila edukiko du bigarren irteerak.

Indamendi elkarteak bi irteera antolatu ditu astebururako mendian korrika egin nahi duten kirolarientzat.

Lehenengo irteera, maila ertainekoa izango da eta larunbatean egingo dugu. Goizeko 7:30ean abiatuko gara Moilaberriko zubitik eta Pagoetara (676 m) arteko bidea egingo dugu Indamendi (462 m) gailurretik pasata. Behin Pagoetara iritsita, taldearen indarren arabera, erabakiko dugu Zarautzera jaitsi eta irteera han amaitu (gutxi gorabehera 24 km +1000 m) edo Zumairaino itzuli (gutxi gorabehera 33 km +1200 m). Irteera Zarautzen amaitzen badugu, garraio publikoan itzuliko gara, eta beraz, Mugi txartela edota dirua eramatea beharrezkoa da. Bestalde, kontuan hartu irteera luze xamarra dela. Beraz, gomendagarria da norberak bere jateko eta edatekoak eramatea.

Oinarrizko mailako irteera, berriz, igandean izango da. Goizeko 8:00etan abiatuko gara Moilaberriko zubitik. Kasu honetan Zumaia inguruan ibiliko gara. Ibilbidea motzagoa (10 eta 15 kilometro artekoa) eta arinagoa izango da.