Aketegi bisitatuko du larunbatean Indamendik

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2024ko mar. 13a, 09:00

Euskal Herriko Mendi Federazioak larunbaterako Euskal Herriko probintzia bakoitzeko gailurrik altuenera igotzeko deialdia egin du, eta Indamendik bat egingo du deialdi horrekin. Larunbatean, hilaren 16an, Gipuzkoako mendirik altuena igoko dugu.

Aketegi (1.551 m) igoko dugu datorren larunbatean, hilaren 16an, EHMFren deialdiarekin bat eginez.

Aketegin oso hurbil dauden bi gailur daude. Aketegi erpina (1.549 m) deitzen diogu seinale geodesikoak duen kotari, eta Aketegi (1.551 m) mendebaldeko kotari, Aitxuri deitu izan zaion garaienari.

Irteera hau Otzaurtetik abiatuko dugu Aketegira iristeko, 12:00etan taldeko argazkia atera ondoren. Gero, Urbiatik egingo dugu behera Arantzazun amaitzeko. Hori horrela, bazkaria eramatea gomendatzen da. Irteera honek 11 kilometro eta 813 metroko desnibel positiboa ditu.

Autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarretatik (Kantauriko geltokitik). Autobusaren prezioa helduentzat 7 eurokoa da, eta haurrentzat 5ekoa.

Gogoratu Indamendik antolatzen dituen irteeretara edonor etorri daitekeela, elkarteko bazkide izan edo ez izan.