Urko eta Akondia mendiak igoko ditu Indamendik hilaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2024ko urt. 20a, 09:00

Irteera hau Gipuzkoatik, Eibarretik abiatuko dugu baina berehala Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugan egongo gara, izan ere Urko mendira igoko gara.

Urkoko gailurrak (795 m) Ermua eta Eibar banatzen ditu. Bi udalerrien punturik altuena da. Tontor hori Bizkaia eta Gipuzkoa probintzien banalerroa da, Asuntzako muinoaren ingururaino.

Ondoren  Akondia / Arrikurutz (749 m) gailurrerako bidea egingo dugu, Gipuzkoan. Mendi honek, askotan bezala, bere hegaletan dagoen baserri baten izena hartzen du, baina beste izen bat ere badu, Arrikurutz. Azken horren jatorria harrizko gurutze bat da, mendiaren benetako puntatik metro gutxira dagoena. 

Amaitzeko, gailurrak utzi eta itzulerako bidea hartuko dugu Arratetik igarota Eibarreko Azitain auzora iritsi arte. 

Goiz buelta honek, guztira, 12 kilometro eta 861 metroko desnibela ditu. 

Animatu eta izena eman gure webgunean, goiko estankoan (943-86 03 57) edo WhatsApp-ez (688 860 852), ostiral eguerdia baino lehen. Autobusa 7:30ean aterako da Patxita Etxezarretatik (Kantauriko geltokitik). Autobusaren prezioa helduentzat 7 euro eta haurrentzat 5 euro da.  

Gogoratu, Indamendik antolatzen dituen irteeratara edonor joan daitekeela, elkarteko bazkide izan edo ez izan.