Indamendiko zozketaren saridunak agertu dira

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2024ko urt. 10a, 08:05

Azaldu da Indamendiko zozketaren zenbaki saritua, eta haren erosleek dagoeneko jaso dute saria.

Urtarrilaren 6an izan zen Indamendiko otarre preziatuaren zozketa, eta egun bertan saldu zen 5838 zenbakia izan zen saritua.

Urtarrilaren 7an, pozarren jaso zuten zenbaki saritua zuten Eider, Libe, Julen eta Manexek.

Zorionak!