Mendian korrika egin nahi?

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2024ko urt. 8a, 08:00

Indamendi mendian korrika-k 2024an maila ezberdinetako irteerak antolatuko ditu. Urtarrilaren 14an egingo da lehen irteera, oinarrizko mailakoa.

Iaz sortu zen Indamendi mendian korrika sekzioa mendian korrika aritzen diren pertsonak elkartzeko asmoarekin, eta 2024ko erronka taldea haunditzen eta sendotzen joatea da. Horretarako, maila ezberdinetako irteerak antolatuko ditu. Zehazki bi mailatan banatuko dira irteerak, bata oinarrizko maila eta bestea erdi maila. Oinarrizko maila, batez ere, mendian korrika egiten hasi nahi dutenei, tarteka ibiltzen direnei edota konfiantza hartu nahi dutenei zuzenduta dago. Aldiz, erdi-mailakoa mendian korrika maíz aritzen diren pertsonei zuzenduta dago. Oinarrizko mailako irteerak 10 kilometroren bueltakoak eta zailtasun txikiakoak izango dira, aldiz erdi-mailakoak luzeagoak, 20 kilometro ingurukoak eta zailtasun eta desnibel handiagokoak. Indamendi mendian korrikako asmoen eta irteera hauen berri Indamendiko webgunean duzue.

Urteko lehen irteera honen helburu nagusia mendian eta taldean korrika egin nahi duten pertsonak elkartzea eta dudan dauden pertsonak pausua ematera animatzea da, norberaren erronkei aurre egiten laguntzen baitu taldean kirola egiteak.

Mendian korrikako irteera

Urtarrilaren 14an goizeko 8:00etan Gernika parkeko zubian.

Zumaia – Elorriaga auzoa - Zumaia (10 km, +300 m)

*Indamendik antolatzen dituen irteeratara edonor joan daiteke, bazkide izan edo ez izan.