Indamendik prest ditu denboraldi amaierako irteera eta bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2023ko aza. 27a, 09:00
Indamendiren irteeratako bat. (Indamendi)

Bestalde, elkarteko otarra "berezia" ere prest dutela azaldu dute taldeko kideek, baina txartelak saltzeko herritarren laguntza behar dutela gaineratu dute.

Mendi denboraldia amaitzen ari dela aprobetxatuta, jadanik prest du Indamendi mendi bazkunak denboraldi amaiera ospatzeko egin oi duen irteera eta bazkaria. Hain zuzen, abenduaren 17an Araba eta Burgos arteko mugatik ibilbide eder bat proposatzen du taldeak: Tuioko mendialdean, Argantzunetik abiatuta San Vitores gailurretik zehar, Pobes herrirainoko buelta. Ibilbideak hamairu kilometro eta 550 metroko desnibel metatua ditu, eta "amaiera txukun bat" emateko, "lagunarteko bazkari batekin" amaituko dute Badaia tabernan. Elkarteak herritarrak animatu nahi ditu ibilaldian parte hartzera. 
 
Irteeraren kostua 40 eurokoa izango da helduentzat, eta 25 eurokoa umeentzat, eta prezioan sartuta egongo dira bazkaria eta autobusa. Honako kontu korronte zenbakian egin beharko da ordainketa: ES27 3035 0037 44 0370007083 (Kutxa). Izena emateko azken eguna igandea izango da, hilak 3. 

Bestalde, elkarteko otarra "berezia" ere prest dutela azaldu dute taldeko kideek, eta laguntza eskatu nahi izan diete herritarrei: "Erribera kalean saltzeko, bolondresek izena emateko dokumentu bat sortu dugu gure webgunean, eta bertan, aukeratutako datatan zuen izenak idatzi ditzakezue. Gogoratu, otarra dela gure elkartearen diru sarrera garrantzitsuenetakoa. Eta zuen lanari esker hainbat ekintza egin ahal izango direla".