Balankalekura egingo du irteera igandean Indamendik

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2023ko api. 26a, 11:30

Bi ibilaldi besterik ez dira falta zeharkaldia amaitzeko. Datorren igandean, Gipuzkoa eta Nafarroako mugetatik ibiliko gara. 

Otsaurteko aparkalekutik aterata, Lizarrustira joango gara, Etxegarate eta lehen mailako hiru gailur zeharkatuz. Balankaleku, Itsusburu eta Txaradigorri pagadi amaiezin batetan kokatuta daude, tumulu, dolmen eta udaberriz jantzitako ibilbide atsegin batetan.

Bidea 19 kilometrotakoa da eta 980 metrotako desnibel metatua dauka. Egun osoko irteera honetara animatzen zaretenok gure webgunean edo Goiko estankoan (943-86 03 57)  izena eman dezakezue. Autobusaren prezioa, ohi bezala, helduentzat 13 eurokoa da, eta umeentzat eurokoa. Eguraldiak laguntzen badu, bidean bazkalduko dugu, beraz, soinean eraman jatordua. Gogoratu  Indamendik antolatzen dituen irteeretan edonork parte hartu dezakeela.

Animatu eta bertan ikusiko dugu elkar.