Abenduaren 11n Altunganara goaz eta Urkiolan bazkalduko dugu

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2022ko aza. 30a, 08:49

Urtea amaitu aurretik, egutegiko azken ibilbidea egitea falta zaigu. Abenduaren 11n itxiko dugu aurtengo egutegia ohi dugun bezala, talde bazkari batekin.

Horretarako egokitu zaigun ibilbidea Barazarko mendatetik Urkiolarainoko zeharkaldia izango da, Altungana eta Saibi lehen mailako mendietatik zehar joanez. Bere 10 kilometroko eta 550 metroko desnibel metatuak, edozeinentzat egingarria bihurtzen du. Horrela, mendizale oro bildu gaitezke Urkiolako Basaguren jatetxean ospakizunekin jarraitzeko.

Interesatuek aurrez egin behar dute ordainketa elkartearen kontu korronte zenbakian: Laboral Kutxako ES27 3035 0037 44 0370007083

Diru sarrera edo transferentzia bat egin eta agiria guri helarazi (indamendi1@gmail.com) edo goiko estankoan utzi nahiago izanez gero. Autobusak eta jatetxeko bazkariak 40 euro balioko du bazkideentzat eta 50€ gainerakoentzat; umeen kasuan, berriz, 35 euro ordainduko da. Izena emateko epea abenduaren 4an itxiko dugu.