Palentziako mendiak bisitatuko dituzte Indamendiko kideek Aste Santuan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2022ko mar. 15a, 09:00

Irteera eder bat prestatu du Indamendik Aste Santurako. Cervera de Pisuergan (Palentzia) ostatu hartuta, bost mendi igoko dituzte. 

Peña Labra, Tres Mares, Cuchillon, Peña Carazo, Horca de Lores, Peña del Fraile eta La Tejeda de Tosande mendiak igoko dituzte, hain zuzen ere, ibilbide banatan. Inguruko adierazgarrienak dira, eta elurrak oztoporik sortzen ez badu, bertako paisaia ikusgarria begiztatzeko aproposak dira.  

Eguraldiaren arabera moldatuko dituzte ibilbideak. Bazkide direnek 320 euro ordaindu beharko dute irteeran parte hartzeko; gainerakoek, 360 euro. Honako kontu korrontean egin behar da transferentzia, eta gero ordainagiria indamendi1@gmail.com helbidera bidali edo Goiko estankoan utzi behar da:  Euskadiko Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083.

Apirilaren 3a izango da izena emateko azken eguna. Gogorarazi dute parte hartzeko ezinbestekoa dela federatuta egotea edo aseguru partikularra edukitzea.